Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak dagokion Udaletxearen Hirigintza Sailari landa lursail taldekatze edo agregazio lizentzia emakida eskatuko dio.
Eskaera jaso denean, eta zuzendua izan denean behar izanez gero, espedientearen instrukzioari ekingo zaio udal txosten teknikoa igorriz, ebazpen proposamen gisa. Txosten honen arabera ebazpen bat igorriko da eta interesdunari jakinaraziko zaio.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Besteak
- Ordainagiria
- Agregazio / elkartze eskritura
- Segregazio eskritura
- Agregazio / elkartze proiektua
- Segregazio / zatitze proiektua
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.sukarrieta-pedernales.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Ander Deuna Enparantza, 5, 48395 Sukarrietan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Sukarrieta Udaleko telefono honetara: 94 687 07 15
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.