Informazioa
Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Informazioa eskatzeko Hirigintza sailarekin harremanetan jartzea ezinbestekoa da, 94 687 07 15 telefonoaren bidez bulego ordutegian, bertan udal Zerbitzu Teknikoarekin aurretiko hitzordua eska daiteke.
Hurrengo eraikuntzek izango dute obra handiko izaera:
Oinplano berriko obrak: Lursail edo orube batean egindako eraikuntzak, lurzorua desberdina denean edo eraikin bat handitzeko altuera edo azalera gehiago ematen zaionean.
Eraikuntza baten birgaitze obrak: Eraikuntza baten osotasuna edo gehiengo zatia aldatzen denean bere balio arkitektonikoei egokitzeko eta bizigarritasun edo erabilera-baldintzak hobeak izan daitezen.
Berritze obrak, sail eskudunak bere konplexutasunagatik, entitate teknikoagatik edo garrantzi ekonomikoagatik obra handikotzat jotzen dituenak.
Eraikuntzen eraispen partziala edo osoa: lizentzia beharko dute berehalako hondamendiaren arriskua dela medio udal agindu batek babesten ez dituenean, edo onartutako eraikuntza-proiektu baten barnean daudenean
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Jabetza eskritura
- Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
- Ordainagiria
- Partzelazio Lizentzia
- Txostena
- Beste administrazio batzuen konkurrentziaren ondorioz emandako baimena
- Planoa 1:250 eskalan
- Oraingo egoeraren Planoak
- Baldintza-agiria.
- Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
- Oinarrizko eta exekuzio proiektua
- Erantzukizun Zibileko Asegurua.
- Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
Oharrak