Izapide honen bidez interesdunek etxeko laguntza eskatuko dute.
Zerbitzu hau eguneroko jarduerak egiterakoan bakarrik baliatzeko zailtasunak dituzten familia edota pertsonei zuzenduta dago (mugapen fisikoak, psikikoak edo sentsorialak direla eta, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak (Mendekotasun Legea) aurreikusten dituen mailetako batean mendekotasuneko balorazioa jaso izan dituzten familiak edota pertsonak).
Zerbitzuaren xedea bere bizi kalitatea hobetzea da, banakako prebentziozko, heziketa, sorospen edota birgaipen programa baten bidez, pertsonak bere etxebizitzetan jarraitzen lagunduz, batez ere, etxerako laguntza eta zaintza pertsonala funtzioetan arreta jarriz:
- Etxea zaintzeko eta mantentzeko lanak (etxekoak): etxeko lanak, arropa garbitu eta zaindu, janaria prestatu, e.a.
- Pertsonak zaintzeko lanak: gorputz-garbitasuna eta janzkera, elikaduraren eta botiken kontrola, e.a.
Eskari horrek sortuko duen espedientea Gizarte Ekintza Sailera igorriko da teknikoek interesdunaren egoerari buruzko iritzia eman dezaten.