Albisteak

 

Kasazio-errekurtsoa bideratzeko onarpenaren ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiei Abiña-San Antonioko enklabea desegiteko moduen aurrean erabakiak atzeratzea eskatzen deutse barriro ere Sukarrietako Udalak, Auzitegi Gorenak eurek aurkeztutako errekurtsoa ebatzi arte.

EAEANko Administrazioarekiko Auzietarako Salak Sukarrietako Udalak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa bideratzea onartu du. Kasazio-errekurtso hau sala bardinak oraintxu aurkeztutako autoaren kontra doa. Autoak Foru Aldundia behartzen du enklabea kentzeko 2013ko epaia betetzera, hau da, Abiña-San Antonio Busturian txertatzea, epaiak aipatutakoaren kontrakoa. 
Auto honen ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak Batzar Nagusien aurrean eraman eban Sukarrietako auzo historiko hau ondoko herrian, Busturian txertatzearen proposamena. Honek, Bizkaiko eta Sukarrietako historiaren kontra egiten eban, baita auzotar guztien borondatearen kontra be, eta Aldundiaren txostenen kontra.

Halanda be, kasazio-errekurtsoa bideratzearen onarpenagaz, "kasazio helburuaren interesa frogatutzat emonez", Autoak Auzitegi Gorenera eramateko lehen urratsak emoten dira, honek aurkeztutako errekurtsoa ebazteko.

Egoera honen aurreran, Auzitegi Gorenak Autoa bertan behera uzteko erresoluzioa emotea posible egiten dau, Aldundiaren proposamenaren fundamentu bakarra. Horrela, balioztatzeke edo baliogabetzeke dagoen proposamenaren gainean Batzar Nagusiek bozkatzea onartezina izango litzateke. 
 
Horregatik, Udaletik Bizkaiko Batzar Nagusiei Abiña-San Antonioko enklabea desegiteko moduaren gaineko bozketa atzeratzea eskatzen deutsegu barriro be, eta, bozkatu ezkero- ezagutzen ez dogun arrazoiengatik- honako hau kontutan har ditzatela:

1. Irmoa ez den epai-erabakia, Foru Aldundiaren proposamenaren oinarri bakarra izanik, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin dezake.

2. Motibazino hau irmo ez danez, desadostasunak sor daitezke honekiko.  Are gehiago, aplikatutako Foru Araua emon eban organoaren kideen artean, euren araua interpretatzeko legitimidade handiagoa daukatelako. 
3. Edonola, Bizkaiko batzarkideek bozkatzeko askatasun osoa daukate, Aldundiko proposamenaren kontra bozkatzeko aukera daukate be. Horrela egiten dabe astero bestelako proposamenen aurrean Bizkaiko Batzar Orokorretan. Oraintxu Diputatuen Kongresuan be horrela gertatu zan portuen zama-lanen gaian: Europako epailearen erabakia egon arren, teorikoki, Gobernu Zentralak egindako proposamenaren alde bozkatzearen aldekoa, botoak kontrakoak izan ziran.