Albisteak

 

Familien aisialdia erraztu, euskarazko irakurzaletasuna sustatu eta herriko umeen artean solidaritatea edota tolerantzia bezalako baloreak suspertzeko asmoz, Sukarrietako Udalak udazken honetan be Ipuin-Kontaketen saioak eskeiniko dauz herriko umeei eta gurasoei zuzenduta.  Udal liburutegiak hartuko dauz saioak eta 4 eta 8 urte bitarteko umeen familientzat izango dira.

Sukarrietako Udal Liburutegiak, Udaletxearen beheko solairuan kokatuta, bigarren urtez Ipuin-Kontaketen saioak hartuko dauz herriko umeei zuzenduta.  Saroa Bikandi kontalariak kontako dauz istorio ezberdinak, familien aisialdia eta euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko asmoz. 

Ipuin-kontaketen saioak herriko 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutileei zuzenduta dagoz. “Geure familiek herrian bertan aisialdiaz gozatzea gura dogu, guztiontzako ekintzak antolatuz eta baloreak sustatuz eta irakurzaletasuna eta euskararen erabilera sustatuz. Sukarrietako gurasoak seme-alabak euskeraz hazi eta euskaraz bizitzeari animatzen doguz”, azaldu dau Sukarrietako Alkatesak, Erruki Goirienak.

Lehenengo Saioa zapatuan izango da, urriaren 21ean, 17:30etatik 18:15etara. Gainontzeko saioak urriaren 28an, eta azaroaren 11 eta 18an izango dira, ordutegi bardinean.