Albisteak

 

Sukarrietako Udala San Antonio bere udalerriaren barne kontserbatzeko legezkotasun historikoaz ziur dago eta autoaren irregulartasunaz be. Auto horrek sententzia hausten dau hau betetzea argitu beharrean. Eguen honetan, martxoaren 16an, ospatutako ohiz kanpoko Osoko Bilkuran Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean jarritako berraztertze-errekurtsoa ezezten dauen autoaren aurkako kasazio-errekurtsoa jartzea erabaki dau Udalak.

Errekurtso honegaz lurraldearen osotasuna defendiduten segiduko dau Udalak, arauzko bide guztiak erabiliz, horrela egiten dihardu Busturiaren erreklamazinoa martxan ipini zanetik.

EAEANko administrazioarekiko auzien Salak auto bat eman eban 2016.urtearen amaieran. Horren bidez, enklabea desegiteko Aldundiaren prozedura egokia zela baieztatzen eban, baina bertan enklabea desegiteko modu anitzak zeudela aipatzen zen.

Busturin txertatzen bazan, 1993eko Foru Araua aplikatu beharko zan. Azken honen arabera, enklabea zela zehazten zan eta ez eban udalerrietako baimenik izan behar.

Enklabeari Busturiako lurraldean jarraipena emon ezkero, Sukarrietak auzoaren zati bat galduz, Aldundiak proposatzen eban bezala, 2012ko Foru Araua aplikatzea beharrezkoa zan (errekurtsoaren ondorengoa). Honek, Bizkaian enklaberik ez izatean dauko oinarria, eta horregatik, eragindako udalerrien baimena behar dau, kasu honetan Busturiaren baimena. Bistan zegoenez, Busturia kontran jarri zan.

Auto hau ulertezina da arau ezberdinak aplikatzen dauzelako irtenbidearen arabera eta enklabe baten erabili ezineko araua aplikatzea proposatzen dauelako (Busturiaren alde). Gainera, betearazteko sententziaren aurkakoa da. Izan be, folio askotan agertzen eban enklabea desegiteko modu anitz zeudela eta Aldundiak hasiera baten proposatutako aukera kontutan hartzen eban.

Auto honen aurrean berraztertze-errekurtsoa jarri eban Sukarrietako Udalak. Hauxe Sala bardinak ezeztu dau auto barri eta labur baten bitartez.

Horregatik, Sukarrietako Udalak, bere lurraldea, bere historia, nortasuna eta herriaren bideragarritasuna irmo defendatuz, Auzitegi Gorenaren aurrean kasazio-errekurtsoa aurkeztuko dau. 

Abiña auzoak, San Antonio lez ezagutzen dena, Sukarrietarako daukon garrantzi eta esanahi historikoan  oinarritzen da errekurtsoaren legezkotasuna. Sukarrietako Udalak prozesu osoan izan dau uste sendo hau eta horregatik lan egin dau Busturiaren erreklamazinoa martxan ipini zanetik.

Auzoko bizilagunen nahi popularraz gain -zeina ez den aintzat hartu behar-, ezin dugu alde batera utzi egitate hau: enklabea ebazten bada, Sukarrietari kenduko diote, Bizkaiko Batzar Nagusietako bigarren eserlekua zuen udalerriari, XVIII. mendera arte udalaren osoko bilkurak egiteko tokia zena; Sukarrietari kenduko diote haren sorrerako parrokia, haren hasierako hilerriko aztarnak, eta, azken finean, Sukarrietari lapurtuko dizkiote haren hastapenak, haren arima eta haren historia.

Sukarrietako Udalak dena beti bezala jarraitzearen alde lan egin dau eta Abiña udalerriarena izaten jarraitzearen alde. "Modu konstantean egin dogu, erakunde guztiakazko leialtasunez, eta geure lurraldearen osotasunaren defentsan irmo. Udalak, orain arte egin dauan moduan, bere lurraldearen osotasuna defendituten segiduko dau, eta udalerriari edota bertako bizilagunei kalte egingo deutsen edozein urtenbide Auztegietara erotako prest dago. Hori da geure betebeharra eta geure uste sendoa", agertu dau Sukarrietako Alkatesak, Erruki Goirienak.

Sukarrietako Udala hasiera-hasieratik ibili da lanean, eta defenditu dau Abiña ez dela enklabea, besteak beste, kostaldetik jarraikortasuna dagoalako Busturiak XX. mende osoan (azkenengo biderrez XX.mende bukaeran) aitortutako mugarriakaz; beraz, Udala borrokan dabil, Abiñak Sukarrietaren parte izaten segidu dagian.

Amaitzeko, Aldundiaren proposamena irmoa ez den auto honetan oinarritzen denez eta Auzitegi Gorenak errebokatzeko aukera dagoenez, horrela espero dogu, Bizkaiko Batzar Nagusiei honen inguruko erabakiak hartzea atzeratzea eskatzen deutseegu edota Aldundiak emondako proposamenaren kontra bozkatzea, horrela udalerri honi eta bere bizilagunei konponezineko kalterik ez egiteko.