Albisteak

 

Euskara ulertzen duen hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizatean gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala ("ahobizi" edo "belarriprest" izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune-en bidez; hau da, euskeraz lasai aritzeko guneen bidez. Gune horiek Euskal Herriko txoko guztietan topatuko ditugu, baita Sukarrietan ere. Sukarrietako Udalak "arigune" legez izena eman du, eta badakigu Sukarrietan ere hainbat talde euskaldun edota ia-euskaldunak egongo direla, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean bertako kideak "Ahobizi" edo "Belarriprest" izango direlarik.

Beraz, Euskaraldian parte hartzeko, izena eman Euskaraldiko webgunean: www.euskaraldia.eus

Ariketa sozial honekin hasteko, txapak banatuko ditugu Sukarrietako Ander Deuna Enparantzan azaroaren 14an 11:30etatik 14:00ak arte, eta Kanalako Gizarte Etxean egun berean arratsaldez, 17:30etatik 19:30ak arte, baina nahitaezkoa da lehenago izen-ematea Euskaraldian goian aipatu den web orrian.

Gainera, ezin bazara hurbildu 14an, 16tik aurrera eskuragarri izango dituzu Udaletxean, bulegoko ordutegian astean zehar.

Hizkuntza ohitura berriak hartzeko Euskal Herri mailako dinamika paregabea dugu Euskaraldia!

Euskarak egiten gaitu!