Albisteak

 

COVID-19aren ondorioz sortutako osasun-krisialdiaren egoera kudeatzeko alarma egoera aldarrikatzen duen, martxoaren 14ko, 463/2020 Errege Dekretuaren bidez ezarritako mugitzeko mugatzea ikusirik, eta osasun arrazoiengatik edota mugitzeko arazoengatik, Sukarrietan oinarrizko erosketak (janariak, medikamentuak edo antzekoak…) egin ezin duen jendea egon litekeenez, Sukarrietako Udalak lan hori egin dezakeen bolondres talde bat eratu duela jakinarazten diogu herritargoari.

Bere laguntza behar izatekotan, udaletxeko telefonora deitu behar da (94 687 07 15), jendaurreko ordutegian, beharrezko datuak ematen.

24 orduko epean bolondresen batek deituko dio behar duenari, beharrizana zehazteko eta behar dena noiz eramango zaion zehazteko.

Aukera aprobetxatzen dugu udaletxeko jendaurrea etenarazten del jakinarazteko, ezohiko kasuetarako izan ezik.

Azkenik, 112 telefono zenbakia bakarrik larrialdietarako erabiltzea eskatzen dela gogoratu dura dugu, eta, sintomen ondorioz (sukarra, estula, arnas falta…) COVID-19a edukitzea litekeena dela pentsatzekotan, 900 20 30 50 zenbakiari deitzea arren eskatzen da.

Bandoa (PDF 259KB)